Les figurettes antzerki taldeak ‘La caja mágica’ antzezlana eskainiko du apirilaren 8an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 09:07
'La caja mágica' antzezlana eskainiko du Les figurettes antzerki taldeak.

Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean

Les figurettes antzerki taldeak La caja mágica antzezlana eskainiko du apirilaren 8an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Ordu eta erdi irauten du gaztelaniaz eskainiko den antzezlanak. Sarrera 3 euro gostako da.

 

Garai latzak dira emakumeentzat, etxeko eta familiako zama eraman ez ezik, laneko ardurak ere bere gain hartzen dituzte. Aunitzetan, depresioek, estresak eta antsietateak kalte egiten die emakume kementsu hauei, nortzuk euren lanetan babesleku bat aurkitzen duten eta poliki-poliki ziklo batean sartzen diren eta horretan atera ezinik daude.

“La caja Mágica” saiatzen da arazo hauek biratzen. Umore eta zentzugabeko egoera batzuekin, Izaskun eta Metxe protagonistak zirrikitu bat aurkitzen dute, non bizitzaz gozatzen ahal duten eta denbora tarte batez euren zamak ahantzi.

“La Caja Mágica” sentimenduaz beteta egon ez ezik, adorea, aldatzeko gogoa, eguneroko tristura aldatzeko indarra. Argibide gidaliburua da zoriontasunaren bidea aurkitzeko eta zoriontasun hori lortzeko.

Argibide gehiago: http://lesfiguretes.wixsite.com/lesfiguretes

BIDEOA: https://vimeo.com/201425833

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun