erran.eus

Ehun urte bete ditu Beran Carolina Maiak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Sortzez Lesakako Pillotegikoa, Berako Bastida baserrian bizi da 1949an Urbano Errandonearekin ezkondu zenetik

Ehun urte bete ditu Carolina Maia Bergarak apirilaren 1ean Beran. Sortzez Lesakako Pillotegikoa, Berako Garaitarreta eta Dornaku auzoetako mugan dagoen Bastidako Urbano Errandonearekin ezkondu zen 1949an.

Ehun urte bete ditu Beran Carolina Maiak
Carolina Maiak familiarekin ospatu zuen larunbatean mendeurrena. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bortz seme-alaba izan ditu Carolinak, zazpi biloba eta bi birbiloba eman dizkiotenak eta denek elkarrekin ospatu zuten eguna. Aipatzekoa da Carolinaren ahizpa, Cristina, 103 urterekin hil zela Lesakan. Premosa baserrian bizi den Felisa ahizpa ere oraindik bizi da, 91 urterekin.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa