Haur kantarien topaketa eginen dute bigarren urtez Lesakan apirilaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 30a, 07:27
Iaz 150 abeslari ttiki bildu ziren Lesakako San Martin elizan.

Larunbatean 18:00etan San Martin elizan 

Joan den urtean egin zuten moduan, Imanol Elizasurekin batera emanaldi berezia prestatzen ari dira Bortzirietako eta Baztango haur kantariak, apirilaren 1ean, 18:00etan San Martin elizan eskainiko duten Baztan-Bidasoko haur kantarien topaketa emanaldirako.

 

Giltzarri abesbatzak hogeigarren urteurrenaren baitan antolatu zuen iaz lehen topaketa eta aurten ere Giltzarri da antolazatzaile, Lesakako Udalaren laguntzaz. Iaz 150 neska-mutiko bildu zituen topaketak Lesakako elizan eta aurten ere kopuru berdintsua espero dute.

Ez da egun horretan, musikarekin lotutako ekitaldi bakarra izanen. Izan ere, Lesakako Musika banda herriko kantuak bilduko dituen diska prestatzen ari da eta apirilaren 1ean, goizez joatekoak dira Donostiara grabatzera, abeslariak eta laguntzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun