Martxoaren 24 eta 31n, bi emanaldiak ortziraletan 18:30ean Etxalarko Kultur Etxean
Pastorala ikuskizuna hobekiago ezagutzeko, Karmen Etxalarkoa pastorala antolatzen diharduen elkarteak Katalina de Erauso pastoralaren proiekzioa eskainiko du bi saioetan banatuta Kultur Etxean, datozen bi ortziraletan. Lehena martxoaren 24an izanen da eta bigarrena martxoaren 31n, biak 18:30ean. Karmen Etxalarkoa Pastoralaren zuzendaria den Pantxika Urruti zuberotarrak gidatu zuen Katalina de Erauso pastorala ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.