Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen da martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 20a, 10:49
Aurtengo bestak antolatzen hasiko dira Beran.

Ortzegun arratsaldeko 6:30ean Beralandetan eginen dute lehen bilera

Oraindik bestak urruti daudela iruditu arren, 2017ko bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera ortzegunean izanen da, martxoak 23, 18:30ean Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun