'Francoren bilobari gutuna' antzerkia eskainiko dute martxoaren 11n Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 8a, 07:58
Ander Lipus da antzezlaneko aktoreetako bat.

Larunbatean 19:00etatik aitzinera Kultur Etxean Donostia Antzerki Saria irabazi berria duen antzezlana ikusteko aukera izanen da 

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeek elkarlanean Francoren bilobari gutuna antzezlan arrakastatsua eskainiko dute martxoaren 11n, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean, Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sareearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatua. Sarrerak salgai daude Errekalde eta Xugan, 10 euroren truke. 

 

Francoren bilobari gutuna antzezlanak XVII. Donostia Antzerki Saria irabazi berri du.

 

Sinopsia

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=DVurfq6nfy4

Argibide gehiago: www.franco.eus

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun