Gure Txokoa elkartearen mus txapelketa otsailaren 25ean jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 23a, 08:36
Sari handiak izanen dira aurten ere Gure Txokoaren mus txapelketan.

Larunbat arratsaldeko 4etan hasita, 200 euro eta ardo lotea izanen dute saritzat txapeldunek

Bertze urte batez, Berako Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa irekia antolatu du otsailaren 25erako. Beti bezala sari potoloak izanen dira eta irabazleek 200 euro eta ardo lotea eramanen dute.

 

Otsailaren 25ean, larunbat arratsaldeko 4etan hasiko da txapelketa eta izen ematea ordubete lehenagotik egiteko modua izanen da Iamoteneako ostatuan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Txapeldunek, 200 euro eta ardo lotea izanen dute saritzat; azpitxapeldunek, bi afari Zubiondon eta ardo lotea; hirugarren sailkatuek, bi afari Zalainen eta ardo lotea eta laugarrenek, Martiko produktuen bi lote eta ardo lotea. Horretaz gain, Gure Txokoako bazkide den bikote onenak bi afari Xugan eta ardo lotea izanen du saritzat.

Musean aritu behar ez dutenei ere deia egin diete Gure Txokoa elkartetik laguntza ematera agertzeko, lana badago eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun