«Umorea eta ongi pasatzeko jarrera dira inauterietan ­behar diren ­osagai bakarrak»

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 07:25
Jon de la Cruz, lagunekin inudez jantzita.

Jon De La Cruz  |  Berako gaztea

Inude eta artzaietan zein mozorrotuta, ongi pasatzea ziurtatua 

Inauteriak eta umore ona eskutik doaz ­Jonen ustez «norbere buruaz irri egiteko ­aukera ­ederra da. Baita inongo arazorik sortu gabe gainontzekoetaz irri­ egite­koa ere. Beharbada egunero inauteriak balira hobe». 

 

Egun edo aste batzuk lehenago hasten da inauteri giroan sartzen «mozorroen prestakuntzetan aritzearekin ba­t­era». Inauteriak ailegatzean berriz «larunbat arratsaldean futbol partida izaten dugu urtero eta bukatutakoan Lesakan afaria egin ohi dugu taldekideok. Saiatzen gara arratsa sobera ez luzatzen, izan ere igandean goizean goizetik Inude eta Artzaietan dantzatzen ateratzen gara». Inauteri astelehena kuadrilaren txanda iza­ten da «go­saltzeko gelditzen gara eta hortik aitzinera gorputzak iraun arte». 

 

Ttikitatik inauterizale

Umetatik bizi ditu inauteriak, gogoan du ikastolan 3-4 urterekin mozorroak prestatzen zituztela «irakasle eta gurasoek laguntzen ziguten eta mozorro hagitz politak  egiten genituen». Ondotik, «koxkor­xeago ginelarik zingar arraultze eskean joa­ten ginen klasekideak eta oroitzapen bikainak ditut». Inude eta artzaien konpartsan ere gazterik hasi zen «hau­rren Inu­de eta Artzaien konpartsan egiten­ ez ziren bi kantak eta hirugarren dantza ikasi behar izan genituen». Orain,  urteak pasa arren «lehenbiziko urte hartako gogoak mantentzen ditugu, horretan ez da gauza haundirik aldatu».

Mozorratzea eta mozorroak presta­tzea gustatzenzaio «urtero hiru mozorro desberdin paratzen ditut» eta baita karrikak kolorez jantzita ikustea ere. «Fama aunitz duten Koloniako (Alemania) inauteriak ezagutzeko aukera izan dut. Iruditzen zait, gure inauterietako mozorroetan bariedade haundiagoa dagoela eta herri­koiagoak direla. Hemen bertze sexuaren arropak janzten ditugu inongo arazorik gabe, zer erranik ez Inude eta Artzaietako parodian. Han zaila da gizon bat emakumez jantzita ikustea edo alderantziz».

Berako inauterien egitarau zabala ere aipatu du «Beran suertea dugu, edozein adinetako jendeak  duelako aukera inau­teriak ospatzeko, Kaldereroetan, Inude eta Artzaien konpar­tsan edota Inauterietako astelehenean». Dena den, bada faltan botatzen duen ekitaldi bat «gu ttikiak ginenean egiten zen karroza desfilea, gerora berreskuratzen saiatu zena. Lehia­keta eta guzti egiten zen»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun