erran.eus

Nafarroa Oinezek antolatutako Bikin batin duatloirako izen emateko epea irekia dago

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

20 kilometro mendi bizikletan eta 13 kilometro lasterka eginen dituzte apirilaren 29an Lesakan 

2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu dute apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Nafarroa Oinezeko leloari lotuta, kirolariek bi modalitaterekin proba bat eginen dute hemen ere eta 20 kilometro inguruko ibilbidea mendi bizikletan (854 metroko desnibel positiboa) eta 13 kilometrokoa lasterka (450 metroko desnibela) osatu beharko dute bikoteka.

 

Irteera, goizeko 9:00etan izanen dute Plaza Zaharrean, erreleboa Linddurrenborda sagardotegian emanen dio txirrindulariak korrikalariari eta helmuga berriz ere plazan izanen dute.

Bai plazan, baita Linddurrenbordan ere, animazioa izanen da eta probaren ondotik, he­rri bazkaria, nahi duten kirolarientzat, baita izena ematen duen edonorentzat ere. Izen-ematea egin daiteke dagoeneko www.kirolprobak.com webgunean.

2017/04/29 09:00

Plaza Zaharra | Lesaka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa