Berako Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute otsailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 16a, 11:35
Larunbat goizean joanen dira Altzateko Plazatik Idoia ingurura.

Larunbat goizeko 9etan hasiko dute txangoa Altzateko plazatik Idoia ingurura 

Berako Ehiza eta Arrantza elkartea eta Manttalek, otsailaren 18rako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Helduentzako eta haurrentzako zuzenduta dago ekintza hau eta goizeko 9etan emanen zaio hasiera Altzateko plazatik Idoiako inguruetara abiatuko den txangoari. 

 

Kotxez ere igotzeko aukera izanen da. Zuhaitzak landatu eta gero, (aitzurra eramatea gomendatzen da), Altzateko plazara bueltatuko dira partehartzaileak, Ehiza eta Arrantza elkartean hamaiketakoa egiteko. Eguraldi txarra eginen balu, otsailaren 25ean eginen litzateke Zuhaitzaren Eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun