Otsailak 17, ortziralea
10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxezetxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.
Otsailak 18, larunbata
08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean etxez etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, lehenengo saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Aurten, berrikuntza bezala, saridunek ez dute momentuan agertu beharko. Sari bakoitzeko hiru zenbaki aterako dira eta lehen zenbakiaren jabeak 15 egun izanen ditu saria erakuratzeko, bigarren zenbakiak bertze hamabortz egun eta hirugarrenak bertze hainbertze. Baina horrez gain, 20:30ean bingoa eginen dute eta hemen ere bi sari berezi emanen dituzte. Bingoko kartoiak lortzeko egin beharreko gauza bakarra, momentuan plazan egotea izanen da. Gauean afaria eginen dute gazteek.