Lightpainting tailerra eskainiko dute otsailaren 17an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 15a, 08:30
Rafa Rodrigok argazkilaritza teknika honi buruzko azalpenak emanen dizkie gaztetxoei.

Rafa Rodrigo irundarraren eskutik ortziralean 18:30ean liburutegian 

‘Jolas gaitezen argiarekin’ izenburupean, lightpainting tailerra eskainiko du Rafa Rodrigok (Irun, 1972) otsailaren 17an, ortzirale arratsaldeko 6:30etik aitzinera, Berako Herri Liburutegian, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua.

 

Rafael Rodrigo irundarra musikaria, argazkilaria eta origamista da eta Skunk eta Willis Drummond taldeetan aritu da gitarra jotzen eta abeslari. 2005etik aitzinera argazkilaritzan murgildu zen eta azken aldian, lightpainting argazkilaritza teknikan espezialdu da eta bere lanak internet bidez ikustarazten ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun