Goiener kooperatibak hitzaldia eskainiko du otsailaren 17an Arantzan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ots. 14a, 07:43

Ortziralean 17:00etan Baskulan ariko dira solasean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen kooperatibako kideak

Bazkideen artean energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba hiritarra da Goiener. 2011n sortu zen Goierrin (Gipuzkoa), energia berriztagarrien erabilera sustatu eta energiaren kontsumo arduratsua bideratzeko. Bada otsailaren 17an, ortziralarekin, Arantzako Udalak gonbidatuta, Goienerreko kideek hitzaldia eskainiko dute Baskulan, 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun