Miren Egues eta Jaione Jimenezek irabazi dute Lesakako II. frontenis txapelketa

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 9a, 12:01
Lesakako frontenis txapelketako partehartzaileak, sari banaketaren ondotik.

Urtarrilaren 7an jokatu zen txapelketaren final gogorrean 16-15 irabazi zieten Ainhoa Berroeta eta Irantzu Etxebesteri

Bigarren urtez, emakumezkoen frontenis txapelketa antolatu dute Lesakan. Zazpi bikote aritu ziren urtarrilaren 7an, nahiz eta egun berean Baztanen ere txapelketa hasi. Final estuan, Lesakako Miren Eguesek eta Goizuetako Jaione Jimenezek 16-15 irabazi zieten Etxalarko Ainhoa Berroeta eta Berako Irantzu Etxebesteri. Partehartzaile guziak (batzuk Malerrekatik eta Leitzatik etorriak) pozik eta gustura gelditu ziren, bere botila txanpainarekin. Azpitxapeldunek bonboiak eta txanpaina izan zuten saritzat eta txapeldunek erroskoa eta txanpaina. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun