Liburu azoka solidarioa antolatu du Berako liburutegiak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 08:21

Abenduaren 1etik 21era Bortzirietako Guztiok taldearen alde

Berako liburutegiak Liburu azoka solidarioa antolatu du abendurakotz. Liburuak salgai paratuko dira euro batean, eta jasotako dirua Bortzirietako Guztiok Taldearentzat izanen da. Azoka abenduaren 1etik 21era arte egonen da idekia, astelehenetik ortziralera eta ondoko ordutegian: 15:00etatik 21:00etara (abenduaren 15era arte) eta 15:00etatik 18:30etara (abenduaren 16tik 21era). Herritar guztiak liburutegiaren ekimen honetan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun