Nafarroako Mikrokontakizun lehiaketan bigarren saria lortu du Imanol Mesa lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 07:47
Imanol Mesa (ezkerretik hasita bigarrena), bere gelako lagun batzuekin sariak erakusten.

Tantirumairu ikastolako ikasleak Hondakinak murrizteko nire eguneroko ekarpena gaiari buruzko idazlana aurkeztu zuen

Lesakako Tantirumairu ikastolako Imanol Mesa Garmendia ikasleak Nafarroako Gobernuak antolaturiko I. mikrokontakizunen lehiaketan bigarren saria lortu du. Hondakinak murrizteko nire eguneroko ekarpena zen lehiaketaren gaia eta bere Etxeko arazoak mikrokontakizuna izan da saritua Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoen kategorian. Argazkian ageri denez, sari pila lortu zituen Imanol Mesak (ezkerretik hasita bigarrena) eta horien artean ikasgelako lagunek gehien estimatu zutena: ikasgela osoarentzat Sendavivarako egun osorako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun