Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketako finalak azaroaren 26an jokatu dituzte Arantzan

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 28a, 07:48

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak hurbildu ziren sari banaketara.

Lau kategoriatan aritu dira aurten, bortz herrietan entrenatzen duten 24 bikote 

Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketaren finalak azaroaren 26an jokatu dituzte Arantzan. Aurten, neurri ttikiagoko txapelketa antolatu dute Bortzirietan, lau kategoritan hutsa eta bertan entrenatzen duten pilotariekin. 24 bikotek parte hartu dute eta erran bezala, larunbatean izan ziren finalak Arantzan. Jende aunitz hurbildu zen finalak ikustera.

 

Umeak B

Iratzoki Anaiak (Bera) 18 – Aingeru Etxegarai eta Martxel Salgado (Bera) 14

Partidak bi zati izan zituen. Lehenbizikoan Etxegarai eta Salgadok dominatu zuten eta bortz tantuz aitzinetik izan iren, baina azkenean buelta eman zioten Iratzoki anaiek.

Umeak A

Aimar Otxandorena eta Amaiur Martinez (Lesaka), 12 – Ander Pagola (Bera) eta Beñat Bertiz (Hendaia), 18

Goizeko partida onena izan zen. Irabazleak hasieratik lau tantu aitzinetik jarri ziren, baina bi bikoteek borroka polita erakutsi zuten partida osoan, tantu ederrak eskainiz.

Kimuak

Imanol Aranibar eta Andde Maritorena (Bera), 11 – Beñat Etxabide eta Oier Orbegozo (Lesaka), 18

Espero baino errazago irabazi zuten lesakarrek eta Orbegozo izan zen partidako pilotari onena.

Haurrak

Unai Llucia eta Jon Pagola (Bera), 17 – Unax Villamea (Bera) eta Iker Etxebeste (Irun), 18

Markagailuak erakusten duen bezala, partida hagitz parekatua izan zen. Edozeinek irabaz zezakeen, bi bikoteek min egin zuten sakearekin eta tantu aunitz hala izan ziren.

Txapelketan parte hartu duten pilotari guztiek oroigarria jaso zuten eta txapelak eta garaikurrak banatzeko, Ander Errandonea eta IñigoMartinez Berako pilotariak izan ziren.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun