Sinopsia
Historiaren metatze etengabeak iraganak anekdota mailan garrantzia izatea dakar eta interes guztia orainean paratzea. Baina oraina sotila eta hauskorra da. Denok kontatu diogu geure buruari geure istorioa, hobeki ulertu ahal izateko. Baina zeruak, gu baino gehiago bizi denak, harriturik behatzen dio gure erreferentzien saturazioari. Eta barre egiten du; izan ere, nolabait, hau baita pertsonen istorio tragikoa.
Pieza honek Pertseoren mitoa ikertzen du, egun zenbateraino dagoen indarrean ikusteko. Mitoa, zerbait kontatzeko informazioa antolatzen duen sistema moduan ulertuta. Mito hau eta bertze batzuk abiaburu hartuta, egun duten oihartzuna edo garrantzia bilatzen da. Koreografien mailan, abiatzen da bai errepresentazio klasikoetatik (gertaera mitikoak kontatzen dituzten eskulturak eta margolanak) eta análogo garaikideetatik, bai eta gedliunearen eta mugimenduaren arteko erlaziotik ere.
Olatz de Andres
Bilbon kokatutako koreografoa da, eta bere lanek koreografikoa bertze diziplina batzuetara gerturatzen dute, zinematografikotik piktoriko eta eskultorikora. Hala egin du hainbat proiektutan, hala nola Yo soy una cosa que dura, DA CAPO eta Privolva proiektuetan.