Dantzari buruz solasteko azken hitzordua urriaren 29an Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 25a, 09:55
Dantzaren inguruko gai ezberdinak lantzen ari dira asteotan.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak deitu du hirugarren saioa ere, Beran eta Iruñean egindakoen ondotik

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Berako Gure Txokoa elkartearen laguntzaz Dantzari buruz solas dezagun kafe tertuliak antolatu ditu. Urriaren 29an, Berako Gure Txokoa elkartearen egoitzan izanen dira hitzaldiak. 12:00etan Dantza eta erlijioa izanen dute solasgai eta 16:00etan, Musika zuzenean edo grabatua? galdera erantzuten saiatuko dira.

 

Ziklo honetako lehenbiziko hitzaldia urriaren 8an egin zuten Beran eta Dantza eta generoa izan zuten hizpide alde batetik eta Dantza tradizioala, nora goaz? galderari erantzuten saiatu ziren.

Urriaren 22an, Iruñeko Euskokultur mintegian, dantza, tradizioa edo modernitatea? eta Dantza federazio baten etorkizuneko erronkak izan zituzten solasgai.

Larunbateko hitzaldiekin bukatuko da zikloa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun