Lehen urteurrena ospatuko du urriaren 8an Goldatz Berako Emakume Talde feministak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 30a, 08:08
Urte honetan hainbat ekitaldi antolatu du Goldatz taldeak.

Bazkari begetarianorako txartelak urriaren 3ra bitarte eskura daitezke

Goldatz Berako Emakume Talde feministak lehen urtea beteko du eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 8rako.

 

Larunbat honetan zortzi, eguerdiko 12:00etan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek “Euskara eta feminismoa bidaide” solasaldia eskainiko dute Altzateko Merkatu Plazan (euria eginen balu, Beralandetan).

14:30ean bazkari begetarianoa eskainiko dute Gure Txokoa elkartean. Txartelak 15 eurotan salgai daude Errekalde eta Botxo ostatuetan. Erosteko azken eguna urriaren 3a, astelehena izanen da. Bazkalondoan triki-poteoa eginen dute herrian barna. 20:00etatik aitzinera Mice eta Anariren eskutik kontzertuak izanen dira Katakuko terrazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun