Gero Axular dantza taldearen Itzal Galdua ikusgai izanen da urriaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 28a, 08:19
Gero Axular dantza taldekoek emanaldi berezia eskainiko dute larunbat arratsaldean Lesakako Kultur Etxean.

Larunbat arratsaldeko 7etan hasiko da emanaldia Harriondoa Kultur Etxean

Gero Axular dantza taldeak Itzal galdua dantza ikuskizuna eskainiko du urriaren 1ean, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Sarrera 10 euro gostako da (aitzinetik turismo eta kultura bulegoan eta larunbatean sarreran).

 

1900. urtean, Karlistadak bukatu zirenean, gogor jo zuen krisiak Hego Euskal Herrian. Horregatik, nafar aunitzek lana bilatu behar izan zuten Maule aldeko espartzin-fabriketan. Hori oinarri hartuta abiatzen da dantza ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun