Etxalarko Larraburua elkartearen 25. Urteurrena ospatzen hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 27a, 10:47
Ia urtero antolatu dituzte Larraburuan mus eta partxis txapelketak. Argazkian, azken mus txapelketa azkarreko irabazleak.

Urriaren 1ean Xaretara bidaia eta bazkaria antolatu dute

Aurten Etxalarko Larraburua jubilatuen elkartearen 25. Urteurrena dela eta urriaren 1ean Xaretara bidaia eta bertan bazkaria eginen dute. Larunbat goizeko 9:30ean abiatuko dira herri sarrerako aparkalekutik, Ainhoako txokoak ezagutu, Urdazubiko leizeak bisitatu eta bazkaria eginen dute Urdazubin. Arratsaldean berriz, Zugarramurdiko Sorginen museoa ikusteko aukera izanen dute. 

 

Irteera honen prezioa 30 eurokoa da, baina bazkide ez direnek leizeak eta museoko sarrera ordaindu beharko dute. Irailaren 27 arte izanen da apuntatzeko epea 948635166 telefonora deituta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun