135 txirrindularik parte hartu dute Lesakako Mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 19a, 11:47
Ibilbide ikusgarriak izan zituzten txirrindulariek Lesakako mendietan.

Gehienek ibilbide luzea aukeratu zuten, 42 kilometrokoa

Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldian 135 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 18an. Bi ibilbide izan zituzten aukeran: 42 kilometro luze eta 2.000 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.000 metroko desnibelekoa laburrena. Gehienek luzea aukeratu zuten eta asteburuko euriarengatik zenbaitetan lohiarekin topo egin bazuten ere, arazorik gabe osatu zuten proba ez lehiakorra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun