Ikasturte honetatik aurrera euskara ikastea debalde izanen da Bortzirietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 14a, 08:02

'Euskarara doan bidea' kanpaina abiatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak.

Euskarara doan bidea kanpaina abiatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak; euskara ikastea unibertsala eta doakoa izatea ahalbidetuko duena. Bortzirietan errol­datua egon eta 16 urtetik gora dituztenei zuzenduta daude laguntza hauek, euskalduntzen, alfabetatzen eta euskara maila hobetzen ari direnei.


Bortzirietako Mankomunitateak, bere gain hartuko du euskara ikasteko eskubide hori he­rritar guztien eskura egoteko ardura, betiere, ikasleek hainbat baldin­tza betetzen badituzte. Hala, gutxieneko bertaratze eta aprobetxamendu maila egiaz­­tatu beharko dute, eta euskaltegia bera arduratuko da horren jarraipena egiteaz.
Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ustez «euskararen irakaskuntza errazteko babes instituzional eta konpromiso sendo hau eredu izaten ahal da Nafa­rroako bertze entitate ba­tzuek antzeko neurriak har ditzaten». Bidenabar, helduaroan euskara debalde ikasteko eskubidea ziurtatuta arlo honetan gaztelaniarekiko desabantaila gaindi­tzeko bidean egon litezkeela uste dute. ­Ho­rrez gain, pauso hau emanda, bertze he­rrial­de ba­tzuetan abian diren eredu aitzindari eta arrakastatsuekin bat eginen dute Bortzirietan. Erra­terako, badira urteak Katalunian katalana ikastea doakoa dela.

Izen-ematea
 Interesa dutenek euskaltegira joan beharko dute lehenbizi matrikula egitera. Ikastaroaren finantzaketari buruz informatzeko eta eskaera egiteko berriz, Euskara Mankomunitatera jo beharko dute  (948 634 125 /euskara@bor­tziriak.eus).

«2.000 gora lagun euskara ikasteko beharrean»
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak  datua ere azaleratu du «eskura ditugun azkeneko datuek  erakusten dute Bortzirietan badirela ia-euskaldun eta erdaldunen artean 2.000tik gora lagun, hortaz, euskara ikasteko beharra dutenen kopurua ez da gutxies­tekoa».

Erlazionatuak

Josemi Ramirez

Ttipi-Ttapa 2016 ira 14 Bortziriak

Lorea Sarobe

Ttipi-Ttapa 2016 ira 14 Bortziriak

Ikasi euskara debalde Bortzirietan!

Xorroxin irratia 2016 ira 09 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun