Arantzako eskolako jangelarako sukaldaria eta zaintzailea behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 30a, 08:36

Sukaldaria oraingoz urritik abendura aritzeko izanen da eta zaintzailea urritik maiatzera aritzeko. Interesatuek curriculuma irailaren 15erako bidali beharko dute: arantzakogurasoelkartea@gmail.com helbidera.

Arantzako Guraso Elkarteak egin ditu deialdiak. Sukaldariari dagokionez, euskalduna izan behar du eta sukaldean eskarmentua duena. Elikagai manipulatzaile agiria izatea ere eskatu du Guraso Elkarteak eta 09:00etatik 15:00etara izanen litzateke bere lan ordutegia, oraingoz urritik abendura arte.

Zaintzaileak ere euskalduna izan behar du eta honek ere elikagai manipulatzaile agiria eduki beharko du. 12:40tik 14:20ra lanean aritzeko izanen da, urritik maiatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun