Nafarroako gizonezkoen koxkor biltze txapelketa abuztuaren 16an jokatuko dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 12a, 07:25

Joan den urtean Nafarroakoan azpitxapeldun, baina Euskal Herrikoan txapeldun izan zen Fernando Etxegarai.

Txapeldunak Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du irailaren 3an Donostian jokatuko den 7 herrialdeen arteko txapelketan

Nafarroako gizonezkoen koxkor biltze txapelketa jokatuko dute abuztuaren 16an, astearte arratsaldeko 6etan Arantzako plazan. Txapeldunak, txapela ez ezik, Nafarroako selekzioarekin irailaren 3an Donostian jokatuko den 7 herrialdeen arteko txapelketan parte hartzeko eskubidea izanen du. Lehen bi sailkatuek Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu ahal izanen dute.

Zazpi kirolari ariko dira lehian, bi lerrotan 1,25 metrotara jarriak dauden 50 koxkor biltzeko lanean: Anizko Unai Iantzi, Elizondoko Mikel Iantzi, Etxalarko Iñigo Lasaga eta Andoni Lasaga, Berako Fernando Etxegarai, Arostegiko Imanol Kañamares eta Berriozarko Iñaki Ekisoain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun