Herrietako bestetako kontuak

Arantzako bestetako herri bazkarirako txartelak salgai daude herriko ostatuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 15a, 07:33
Iaz bezala, besten lehen egunean eginen dute aurten ere herri bazkaria Arantzako bestetan, abuztuaren 13an.

Zikiro jatea eginen da abuztuaren 13an eta txartelak uztailaren 31ra arte eros daitezke, 25 eurotan

Arantzako Udaleko Kultura Batzordeko kideak buru-belarri dabiltza Amabirjin bestak antolatzen. Asteburua probeste aldera, aurten bestak larunbatarekin hasiko dira. Abuztuaren 13ko eguerdian botako den txupinazoarekin hasiko dira eta 16an bukatuko dira.

 

Joan den urtean bezala, herri bazkaria lehenbiziko egunean eginen da, abuztuaren 13an. Gainera, aldi honetan, zikiro jatea izanen da eta zikiro jaterako txartelak salgai paratu dituzte herriko ostatuetan. Uztailaren 31ra arte erosten ahal izanen dira, 25 eurotan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun