Berako bestetako herri-bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 13a, 07:35
Bazkalondoan, Herriko Etxeko plazatik Altzatekora kalejiran joanen dira bazkaltiarrak.

Abuztuaren 1era arte, Errekalde eta Xuga ostatuetan, 20 euroren truke

Berako bestetan abuztuaren 6an, larunbatean 14:00etan Herriko Etxeko plazan (euria eginez gero Altzateko pilotalekuan) eginen den herri-bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.

 

Txartelak Errekalde eta Xuga ostatuetan daude salgai, 20 euroren truke. Abuztuaren 1era arte egonen dira salgai eta ohartarazi dutenez, ez da azken momentura arte utzi behar, epez kanpo ez baita sarrerarik salduko.

Bazkaria momentuan egindako catering-a izanen da, honako menu honekin: entsalada mistoa, paella valentziarra, tarta izoztua eta kafea (ogia, edaria eta kopa barne). Platera, edalontzia eta mahai tresneria berabilgarriak izanen dira, “Hondakin onena, sortzen ez dena” kanpainarekin bat eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun