Familia langileen ordezkapenak egiteko lan poltsa osatzeko deialdia egin du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 08:51

Maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia langileen lan-poltsa osatu nahi du etxez etxeko zerbitzuan ordezkapenak egiteko. Hautagaiek gidatzeko baimena eta kotxea izan beharko dute eta euskaldunak izan.

Kontuan hartuko dira egindako ikastaroak eta lan esperientzia.

Deialdian parte hartzeko eskaera, kurrikuluma eta ikastaro eta lan esperientziaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira maiatzaren 20ko eguerdiko 12ak baino lehen Mankomunitateko bulegoetan, Etxalarren.

Baldintzen edo proben inguruko informazioa jasotzeko, deitu 948 635 036 telefonora.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun