Osasun arloko langileei euskara eskatzeak profesionalik gabe gelditzeko arriskua dakarrela dio Osasunbideak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 23a, 07:51
Ander Almandoz Mankomunitateko lehendakaria eta Maider Arrieta lehendakari ordea, sinadurak aurkeztu zituztenean.

Hala erantzun diote Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik 536 sinadurarekin aurkeztutako eskariari

Bortzirietan burutu den Mediku eta pediatra euskalduna nahi dut kanpainaren baitan bildutako 536 sinadura orriak Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariaren izenean erregistratu behar izan zituzten, banaka ez zituztelako onartu eta sarrera erregistrorik ezin zietela eman adierazi eta gero. Guztiak beraz instantzia orokor bat betez aurkeztu zituen Ander Almandoz, mankomunitateko lehendakariak. Instantzia horren erantzuna etorri da orain, Osasunbidetik, baina erantzun bakarra jaso dute, eskatutako modu berean, lehendakariari berari.

Nafarroa Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea den Antonio López Andrésen erantzunak dioenez, Lesakako eskualde oinarrizkoan hiru medikuk dute euskaraz jakin beharra: Lesakako oinarrizko osasun laguntzako taldeko medikuak, Arantzako oinarrizko osasun laguntzako taldeko medikuak eta Lesakako oinarrizko osasun laguntzako taldeko pediatrak. Dena den, profesional horiez gain, zentroan euskaraz dakiten eta euskaraz mintzo diren bertze zenbait profesionalak ere badirela dio idatziak. Antonio Lopez Andrések dioenez, arazo handiak dituzte medikuntzako profesionalen oporraldiak eta bertzelako hutsuneak betetzeko eta “ordezko guzti-guztiei euskara eskatuko balitzaie, horrek ekarriko luke Lesakako eskualde oinarrizkoa profesionalik gabe gelditzea opor garaietan, bajan daudenean, etab…”. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren erantzukizuna “eskualdean osasun laguntza bermatzea urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz” dela dio idatziak.

Modu berean, lanpostuen ezaugarriak aldatzea Nafarroako Gobernuaren edo Parlamentuaren eskumena dela ere aipatzen du idatziak, eta “aldaketa horiek, gainera, ez lukete inola ere ezinbesteko eginen ordezkoei euskara eskatzea, osasun lanpostu horiek ez betetzeko arriskua oso handia baita gaur egun”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun