Igantziko igerilekuko lanak udan hartzeko aukera eman du Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 8a, 07:59

Igantziko igerilekuak ekainaren 13tik irailaren 13ra irekiko dituzte.

Proposamenak apirilaren 23a baino lehen aurkeztu behar dira

Uda hurbiltzen dela ohartuta, 2015eko denboraldian igerilekuan funtzionamendu lanak esleitzeko lehiaketa deitu du Igantziko Udalak, sorosle lanak izan ezik.

Uda hurbiltzen dela ohartuta, 2015eko denboraldian igerilekuan funtzionamendu lanak esleitzeko lehiaketa deitu du Igantziko Udalak, sorosle lanak izan ezik.

Udako denboraldian igerilekuen mantenimendu, garbiketa eta funtzionamendu lanak eramateko da deialdia eta hasierako prezioa 1.500 eurokoa (BEZ barne) denboraldi osorako, ekainaren 13tik irailaren 13a bitarte, biak barne.

Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 23ko eguerdiko 14:00k arte dago zabalik. Baldintzak plegua Igantziko udal idazkaritzan interesatuen eskura dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun