11.500 euroko dirulaguntza eman die Mankomunitateari eta Etxalarko Udalari

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 09:09

Jokin Apezetxea, Jasone Zelaieta, Migel Mari Irigoien eta Maite Elía, dirulaguntza emateko ekitaldian. Utzitako argazkia.

Oinarrizko beharrak asetzeko emergentzia poltsa aktibatzeko eta ingurumenarekin lotutako ekintzak egiteko

La Caixaren Gizarte Ekintzak 11.500 euroko dirulaguntza eman die Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eta Etxalarko Udalari, gizarte eta ingurumen mailako zenbait ekintza bultzatzeko. Zehazki, 6.500 euro, oinarrizko beharrak asetzeko emergentzia-poltsa bat sortzeko eman dizkio Mankomunitateari eta 5.000 euro Etxalarko Udalari, ingu­rumenarekin lotutako bi ekintza gauzatzeko. Jasone Zelaieta, La Caixako Ipar zonaldeko Negozio Arloko arduradunak eman dizkio lagun­tzak Miguel Mari Irigoien, Mankomunitateko presidente eta Etxa­larko alkateari. Ekitaldian, Jokin Apezetxea gizarte langilea eta Maite Elía, Etxalarko La Caixako bulegoko zuzendaria ere izan ziren.
 
La Caixako Gizarte Ekintzak emandako 11.500 euroetatik 6.500 Bortzirietako Mankomunitateko programa zehatz batentzat izanen dira. Erakunde honek, baliabide ekonomikorik ez duten familiendako oinarrizko beharrak ase­tzeko emergentzia-pol­tsa bat osatu du. Pol­tsa honetatik, errate baterako, janaria eskura­tzeko edo argindarraren fakturak ordaintzeko laguntzak emanen dira. Horretaz gain, Jokin Apezetxea teknikariak jakinarazi duenez, «pertsona dependienteendako material ortoprotesikoa eskuratu nahi da eta dibertsitate funtzionala duten per­tsonendako hidroterapia zerbitzua eskaini nahi da».
 
DATUA
 
6.500
EURO
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskuratu ditu
 
Bertze aldetik, Etxa­larko udalak jaso dituen 5.000 euroak Tximista errekan ingurumenarekin lotutako bi ekin­tza egiteko erabiliko dira. Zehazki, erreka garbituko da eta presako arrainen-eskala jautsi eginen da, uholdeak saihesteko helburuarekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun