Aldaketak egin ditu Biltokik zuzendaritza batzordean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 09:03

Tania Gonzalez da idazkari berria

Igantziko Biltoki elkarteak urteko batza­rra egin zuen ilbeltzaren 24an eta bertze gaien artean, bi urte eman dituzten batzordeko kideek bere lana utzi eta be­rriak sartu ziren. Honela, Tania Gonzalez da idazkari berria, Josu Laka lehendakariordea, Nerea Bertiz diruzaina eta Iñigo Almandoz, A­xun Iribarren eta Naroa Loinaz dira bokal berriak. Mikel Arburuak segituko du urtebetez lehendakari lanean. O­rain arte batzordeko kide izan diren Iñaki, Ainhoa, Olatz, Julen, Aitor eta Maria Jesusen lana ere eskertu zuten.
 
Aipatzekoa da larunbat honetan jokatu dituztela mus eta partxis txapelketaren finalak eta ondotik afaria ere izan dutela. Hurrengo alean emanen dugu irabazleen berri.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun