Lehen ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2015ko ots. 19a, 08:52
Utzitako argazkia.

Elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan, lehen aldiz ipuin lehiaketa antolatu du Beti Gaztek. Deialdia arrakastatsua izan da, denera 77 neska-mutikok parte hartu baitute, 49k A mailan (LH 3. eta 4. mailakoak) eta 28k B mailan (LH 5. eta 6. mailakoak). Horregatik,“bai Irain Eskola publikoko baita Tantirumairu ikastolako irakaslegoari lehiaketan izan duten konpromisoa” eskertu nahi izan die Beti Gaztek.Sariei dagokienez, A mailan, lehenbiziko saria Naiara Ubiria Sunsundegik eskuratu zuen Pirulija sorgina ipuinarekin, bigarren saria Peio Iturria Pombarrek Nork banatuko ditu opariak gabonetan? ipuinarekin eta hirugarren saria Ainara Semper Irastorzak Sorginak ipuinarekin. B mailan, lehen saria Olatz Arakues Mikelajauregik lortu zuen, Sorginak Lesakan ipuinarekin, bigarren saria Ane Ordoki Telletxeak Iratxoak herrira ipuinarekin eta hirugarren saria Izaro Iparragirre Irigoienen Benetako ipuinak ipuinarekin. Neska-mutikoek bale batzuk jaso zituzten sari bezala. Hauekin irakurketa liburuak bakarrik  eros ditzakete he­rriko liburudendetan. Elkarteak  lehiaketa gehiago antolatzeko asmoa du hu­rrengo urteetan, Lesakako haurrek irakurketa eta idazketan gero eta gehiago murgil daitezen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun