Munduko I. Ilar lehiaketa egin du Labiagak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 08:47

Utzitako argazkia.

Labiaga ikastolaren 40. urteurrenaren ospakizunen artean, Munduko I. Ilar lehiaketa egin zuten otsailaren 1ean. Lau talde desberdinek prestaturiko eltzariak epai mahai zorrotz baten ahotik pasa ondoren, ikastolara hurbildu ziren lagun guztiak ilar jatearekin bero-bero asebetetzeko aukera izan zuten giro alai eta goxoa zela nagusi. Argazkian alabekin ageri diren Josune Urroz eta Saioa Mitxelenak irabazi zuten lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun