‘Auzolanean bakea eraikitzen’ jardunaldiak antolatu ditu Udalak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 08:45

2013an martxan paratutako Bakea eta bizikidetza planaren baitan, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritzeko, herritar guztiei irekitako hiru saio antolatu ditu Udalak, Auzolanean bakea eraikitzen lelopean. Bidezko bakea eta memoriaduna eraikitzea da helburua, iragana argituz, oraina normalizatuz eta etorkizunean adiskidetzea lortuz. Saio­e­tako bakoitzak gai horietako bat landuko du.
 
Hiru ortzegunez izanen dira saioak, 19:00etan, Beralandetan. Lehenbizikoan, otsailaren 19an, Paco Etxeberria ariko da, Iragana: egia, justizia eta erreparazioa gaia hizpide hartuta, gaztelaniaz.
 
Otsailaren 26an, Oraina: bakegintzaren ikuspegiak jorratuko dituzte Baketikeko Iker Usonek eta Foro Sozialeko Aitziber Blancok euskaraz.
 
Martxoaren 5ean, aitzineko bi saioetan landutako gaiak oinarri hartuta, herritarren partaidetzarekin, etorkizunaren inguruan hausnartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun