Poloniako ikasleak Labiagakoekin elkartrukean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 08:44

Labiagako eta Poloniako ikasleak, joan den astelehenean herria ezagutuz. Utzitako argazkia.

Ikastolako ikasleek martxoan bueltatuko diete bixita

Poloniako Szczecinek-eko Espol Szkol Spolecznych ikaste­txeko 24 ikasle eta bi irakasle gure artean izan ziren joan den astean, Labiaga ikastolaren eskutik. Ingelera erabiliz elkartruke baten programaren baitan egin dute ezagutu dute elkar Polonia eta Berako DBH2ko ikasleek.
 
Poloniarrak aste baterako etorri ziren. Astelehenean ongi etorria eta show-a eskaini zitzaien, bertsolari, dan­tzari, trikitilari eta txistulariekin eta astean zehar Donostia eta Iruña bixitatu eta Ortzegun Gizen eta inauterietako ohiturak ikusi ahal izan zituzten. Igandean, Beran Iñudeak eta artzaiak ikusi ondotik Lesakan bazkaldu eta zakozarrak ikusi ondotik agurtu zituzten poloniarrak. Ez da betirako agurra izanen, martxo­a­ren 23tik 30era Polo­nia­ra joatekoak baitira Labiagako 23 ikasle.
 
Leire Barrutia, Labiagako irakasleak aipatu digunez, «proiektuaren nondik norakoa irakasleek antolatu badugu ere ikasleen lana poloniarrak etortzeko aste honetan egin dugun guztia antolatzea izan da.  Taldeka plan bat antolatu, aurrekontua egin,  behar duen lekutara deitu....  eta gero klase guztiaren aurrean aurkeztu. Horixe izan da joan den astean bete duten plangintza».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun