Gema Arrugaeta Etxalarko argazkilariak erakusketak zabalduko ditu Madrilen

TTipi-Ttapa 2015ko ots. 18a, 08:49
Gema Arrugaetaren argazkiak Madrileko bi aretotan paratuko dituzte ikusgai. Gema Arrugaeta

Taldeko argazki erakusketa ibiltariaz gain, erakusketa pertsonala ere paratuko du ikusgai

Etxalarko Gema Arrugaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei argaz­kilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiari buruzko erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu.

Taldeko argazki erakusketa honez gain, Gemak bere Izadiaz-gizadiaz argazki erakusketa pertsonala inauguratzeko ere aprobetxatuko du Madrileko aukera hau. Madrilen otsailaren 21ean izanen da inaugurazio nagusia eta hau aprobetxatuz Euskal eguna antolatu dute. Otsail erdialdetik aitzinera, argazkiak ikusteko gogoa duenarentzat Espainiako hiriburuan egonen da Gema.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun