Asteburu berezia prestatu dute Lesakako kiroldegian zazpigarren urteurrena ospatzeko

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 12:26

2008ko martxoaren 1ean ireki zituen ateak Lesakako udal kiroldegiak. Artxiboko argazkia

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean hainbat jarduera probatzeko aukera izanen da

Lesakako udal kiroldegia ireki zela zazpi urte beteko direla eta, otsailaren 28 eta martxoaren 1eko astebururako eskaintza berezia prestatu dute. Honela, orain bazkide egiten direnak %75eko deskontua izanen dute matrikulan eta 28 euro bertzerik ez dituzte ordaindu beharko (lehen 112,26 euro).

Kirol jarduera ezberdinei dagokienez, otsailaren 28an, larunbatean 10:30etik 11:30era spinning, 11:45etik 12:45era Crosstrainning (intentsitate altuko entrenamendua), 12:45etik 13:15era Core, 17:30etik 18:30era Crosstrainning (intentsitate altuko entrenamendua), 18:30etik 19:30era spinning eta 19:30etik 20:15era Aquarunning saioak eskainiko dituzte eta martxoaren 1ean, igandean 10:30etik 11:30era Cardiokickbox, 11:30etik 12:30era Spinning eta 12:30etik 13:15era Aquaerobic. 4 eta 6 urte bitarteko haurrek ere izanen dute parte hartzeko aukera, igandean 11:30etik 12:30era eginen den psikomotrizitate saioan.

Abonatuek otsailaren 22ra bitarteko epea izanen dute izen emateko doan. Abonaturik ez daudenek, berrizm otsailaren 23tik 27ra eman dezakete izena, 5 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun