Ortzegun Gizeneko zingar-arraultzearekin hasiko dira Etxalarko inauteriak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 11a, 12:20

Astearte eguerdian plazaratuko dituzte karroza eta mozorroak Etxalarren. Artxiboko argazkia

Astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek eta astearte eguerdian karroza desfilea eginen da

Etxalarko inauteriak, ohi bezala, Ortzegun Gizeneko zingar-arraultze eskearekin abiatuko dira. Igandean, Zaldun Inaute kinto bestak ospatu ohi dira eta astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek. Astearteko mozorro egunean, mozorroak eta karrozak plarazatuko dituzte

Etxalarko inauteriak, ohi bezala, Ortzegun Gizeneko zingar-arraultze eskearekin abiatuko dira. Igandean, Zaldun Inaute kinto bestak ospatu ohi dira eta astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek. Astearteko mozorro egunean, mozorroak eta karrozak plarazatuko dituzte.

 

Otsailak 12, ortzeguna

Goizean etxez-etxe ibiliko dira neska-mutikoak Ortzegun Gizen, Ortzegun Gizen, zingar-arraultze bat ez bada bertze eskatuz. 14:30etik aurrera Landagain eskolako ikasleek beren antzezlanak eskainiko dituzte karrikaz-karrika. Ondotik Guraso­ Elkarteak eskainitako berendua.

Otsailak 15, igandea

Zaldun Inaute egunean kinto bestak ­ospatuko dituzte.

Otsailak 16, astelehena

Astelehen Inaute egunean 08:00etan gosaria La Basque jatetxean. Ondotik herri­ko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoetan eta bertzeak beheko auzoetan eskean ibiliko dira egun osoan. Gauean pintxoak ­Elutsa ostatuan.

Otsailak 17, asteartea

Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera ­herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. 18:00etatik aitzinera musika eta taloak frontoian Altxataren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun