Bi kamioien arteko istripua izan da N-121-A errepidean Bera parean

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 20a, 08:21
Kamioietako bat errepidetik atera da. Utzitako argazkia

Bi gidariak arin zaurituak suertatu dira

Bi kamioien arteko istripua izan da ilbeltzaren 20an, astearte goizaldeko 5:19an Bera parean, N-121-A errepidean. Istripuaren eraginez errepidea moztua egon da bi orduz eta Foruzaingoak Iruña alderako bidea irekia utzi du ibilgailuentzat eta Irun alderakoan Berako zeharbidetik bideratu dute. Gaurgero, bi noranzkoetan zabalik dago errepidea.

Itxura batean, kamioietako bat bidetik atera da eta bertzea errepidean gelditu da elkarren kontra jo ondotik. Gidarietako bat, 64 urteko poloniarra Irungo Ospitalera eramen dute buruan kolpe bat eta odola zuelako eta bertzea Berako Osasun Zentroan artatu dute, saihetsean kolpea zuela.

Oronozko parkeko bonberoek eta Berako boluntarioek kamioien depositoetako gasoila bildu dute eta bidea garbitu. 

Lehendik ere hainbat istripu larri gertatuak dira N-121-A errepidean Berarako irteera inguru horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun