Bortzirietako bertso eskolaren XVI. Taldekako lehiaketa ortziralean abiatuko da Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 18a, 09:02
Zortzi hirukote lehiatuko dira aurten Bortzirietako taldekako txapelketaren hamaseigarren edizioan. Artxiboko argazkia

Bertze kanporaketak eta finala Lesakan eginen da abenduaren 27an

Bortzirietako bertso eskolak hamaseigarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa jokatuko da egunotan. Lehen kanporaketa abenduaren 19an, ortziral arratseko 11etan jokatuko da Berako Katakun. Gainerako saioak, finalerdiak eta finala abenduaren 27an eginen dituzte Lesakan. Denera, zortzi hirukotek eman dute izena.

Bortzirietako bertso eskolak hamaseigarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa jokatuko da egunotan. Lehen kanporaketa abenduaren 19an, ortziral arratseko 11etan jokatuko da Berako Katakun. Gainerako saioak, finalerdiak eta finala abenduaren 27an eginen dituzte Lesakan. Denera, zortzi hirukotek eman dute izena.

Abenduaren 19an Katakun jokatuko den lehen kanporaketan, alde batetik Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo ariko dira eta bertzetik, Anjeltxo Aranibar, Julen Zelaieta eta Iker Gorosterrazu.

Abenduaren 27an, larunbat eguerdiko 12:30ean Zialdon jokatuko den kanporaketan, Lesakako Xabier Terreros, Josu Sanjurjo eta Jon Silveira, Malerrekako hirukotearen kontra ariko da (Ander Fuentes Itturri, Egoitz Gorosterrazu eta Ander Lizarralde). Egun berean, 14:00etan Antoiun eginen den bazkariaren ondotik, Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alabak eta Joxe Juan Zubieta Etxabe, Baztango hirukotearen kontra ariko dira (Bittor Elizagoien, Xabi Maia eta Kotte Plaza). Xarutan 17:00etan eginen den hirugarren saioan, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea eta Iban Garro alde batetik eta Ioar Tainta, Jon Barberena eta Manu Goiogana bertzetik ariko dira.

Ondotik, finalerdian txanda etorriko da. 18:30ean Koskillan jokatuko dute lehenbizikoa Berako selekzioak Zialdoko saioko irabazleen kontra eta bigarrena 20:00etan Atxaspin izanen dute, Antoiuko irabazleek Xarutako irabazleen kontra.

Finala Arranon jokatuko da. 21:30ean afaria eginen da eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 618963011 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun