Bertze behin, N-121-A errepidearen 65. kilometro inguruan istripua gertatu zen astearte arratsaldean. Aldi honetan Irungo norantzan zihoan kamioia kontrako bidera pasatu eta parez-pare zetorren autoaren kontra jo zuen. Autoaren barnean gidari bakarra zegoen, 41 urteko emakume irundarra. Kolpearen ondorioz, emakumea trabatua gelditu zen autoaren barnean. Suhiltzaileen laguntzarekin atera ondotik Iruñera eraman zuten helikopteroz, nahiz eta Irungo Ospitalea hurbilago egon. Kamioiko gidaria ez zen zauritu.
Bidea itxita gaueko 11k arte
Autoa eta, batez ere kamioia garabia handi batek bidetik erretiratu artean, puntu horretan bidea itxita egon zen. Ordezko bidea Zalain-Bera Industrialdean barrena ireki zuen Foruzaingoak.