Hiru lagun zaurituak atzo Endarlatsan izandako auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2013ko abu. 20a, 11:46
Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra Endarlatsa inguruan.

Horietako batek pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu

Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen, N-121-A errepideko 67. kilometroan. Zaurituetako batek pronostiko erreserbatuko zaurituak zituelako Irungo Ospitalera eraman zuten, saihets haustura ote zuen baztertzeko. Bertze bi zaurituek ez zuten ospitalera joateko beharrik izan.

Bi autok istripua izan zuten atzo eguerdian, 12:12an, Endarlatsan, N-121-A errepideko 67. kilometroan. Kolpearen ondorioz, pertsona batek pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen, eta Irungo ospitalera eraman zuten saihets haustura baztertzeko. Bertze bi lagun ere zauritu ziren istripuan, baina ez zuten zauri haundirik izan eta ez zuten ospitalera joateko beharrik izan.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxita gelditu zen bi norantzatan, eta garabiak bi autoetako bat erretiratu ondotik, txandakako pasabida ireki zuten. 16:15 aldera zabalik gelditu zen errepidea bi norantzatan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun