Berako harrobi parean errei bakarra dago zabalik N-121-A errepidean

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 26a, 10:57
Berriz ere harriak erori dira errepidera Berako harrobitik eta errei bakarra dago zabalik. Utzitako argazkia

Harrobiko harriak egonkortzeko lanek astebete inguruko iraupena izan dezakete

Ekainaren 25ean, astearte goizean bertze harri-jausi bat izan zen N-121-A errepidean (Iruña-Behobia), Bera parean eta joan den astean gertatu zen puntu berean (63+200 KP). Lehengo Arkaitza harrobiko ezponda harritsutik etorritako materialak errei bat moztea eragin du. Bertze erreilean harri xehea bota dute, arkaitzetik eror daitezkeen harriak gelditzeko.

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak jausiak gertatu diren lursailaren enpresa titular ‘Hormigones y Morteros Preparados, S.A.’ enpresari eskaera egin dio ezponda egonkortzeko lanak egin ditzan. Horretarako, altuerako lanetan espezialista den talde bat (INACCES) kontratatu du, eta haiek, alde batetik, ezponda berraztertu dute, eta bertzetik, ezegonkor geratu diren harri-blokeak kentzen hasi dira. Lan horietarako, beharrezkoa izan da errepidean segurtasunezko leku bat finkatzea erreia moztuz, lanek dirauten bitartean; dena den, ezin da jakin lan horiek zenbat iraunen duten, baina aatebete joanen da seguruenik.

Zirkulazioa seinalegileekin arautzen ari dira lan-ordutegian eta, handik kanpo, semaforoen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun