Ekainaren 20an, ortzegun arratsaldean izandako lur eta harri erori baten ondorioz itxita egon da N-121-A errepidea. Ikusi bideoa Zehazki, Irunerako norabidean Berako lehenbiziko sarreran, Arkaitza harrobiaren inguruan suertatu da eroria. Ikusi argazkiak
Zorionez ez du inor harrapatu, baina harri baten neurria, batez ere, izugarria zen. Hasiera batean, guardia zibilak kontrolatu zuen trafikoa, baina hauek aldegin zutenean, foruzaingorik azaldu ez zenez, ertzaina ere aritu zen.
Gau guzia eman dute lanean Mariezkurrena eraikuntza enpresako langileak. Alde batetik, errepidera eroritako harriak kentzen. Horretarako, harririk handiena puskatu behar izan dute. Bertze aldetik, mendian lurrren mugimendua somatzen zela eta, harriak kentzen eta seguratzen ibiltzekoak dira. Hasiera batean, ortziral goizeko 6:00etan irekitzekoa zen karril bat eta eguerdirako espero zuten trafikoa erabat zabaltzea, baina lanak uste baino lehen bukatu eta dagoeneko irekia dago errepidea.