3,2 milioi euroko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 25a, 14:48

Baso landake­tara bideratuko da inbertsioen zati haundiena

Urteko diru sarrera eta irteerak zehaztu ditu Udalak, eta hasierako onarpena ere eman dio 3.219.071,11ko au­rre­kon­tuari. Abenduaren 22an egin zuten bozketa­, eta aldeko bortz boto (Aralar eta EAJ) eta aur­ka­ko bertze bortz (Bildu eta UPN) izan ziren. Alka­tearen kalitateko botoarekin aitzinera atera zen.

Inbertsioen sailean, zatirik haundienetako bat baso landaketara bideratuko da, 90.605,78 euro; Lesaka-Bera arteko ur-honiduraren proiektuaren bigarren faserako 80.000 euro aurreikusi dira; Kaxernako urba­ni­zaziorako 66.561,29 euro joanen dira, hile­rri­ko lanetan 54.265,18 euro eta abel­tzain­tzako az­piegiturak hobetzeko 41.359,47 euro.

Kopuru ttikiagoa izanen dute inbertsio hauek­: Legia karrika­ko zolaketa 22.000 euro; udaletxe­ko ekipamendua 15.000 euro; katas­troa berrikustea 8.760,32 euro, liburu­tegia horni­tzea 3.000 euro, suhiltzaileen parke ondo­ko urbanizazioa 2.500 euro eta udal eraikinetako argiztapenaren az­terketa (2.500 euro).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun