35 urteko Huelvako kamioi gidaria hil da abenduaren 13an, astelehen goizaldeko 02:00ak aldera N-121A errepidean, 62. kilometroan, Bera eta Lesaka artean Bidasoako argindar zentralaren pareko bihurgunean bidetik ateri eta istripua izan ondotik. Oronozko suhuiltzaile profesionalak eta Berako boluntarioek atera behar izan dute gidari andaluziarraren gorpua.
Errepide berritua ireki zenetik ohartu ziren gidariek bihurgune horren arriskuaz. Izan ere, Irunetik Iruñerako norabidean, hiru karril izatetik bi izatera pasatzen da inguru horretan, goitik beheiti maldan dago errepidea eta gainera bihurgunearekin topo egiten da bapatean.