Saverako langileek bertan behera utzi dute greba, 2012ra arte kaleratze gehiago ez direla izanen hitzartu ondotik

Aitor Arotzena 2010ko abu. 12a, 11:13
Bi hilabete hauetan hainbat mobilizazio egin dituzte Saverako langileek. Juan Mari Ondikol

Berako lantegiaren bideragarritasuna ziurtatuko duen politika komertziala ere sendotuko omen da

Saverako langileek ekainaren 16tik egin duten greba bertan behera utzi dute abuztuaren 11n, enpresak 2011ko abenduaren 31 arte bertze kaleratze espedienterik aurkeztuko ez duela eta Berako lantegiaren bideragarritasuna ziurtatuko duen politika komertziala sendotuko duela hitz eman ondotik. Abuztuaren 9an egin zuten batzarrean erabaki zuten lanera bueltatzea langileek, aldeko 62 boturekin, kontrako 32rekin eta 5 botu txurirekin. Baina lanera bueltatzera erabaki badute ere, hilabete bukaera bitarte oporretan egonen dira.

Saverako langileek ekainaren 16an hasi zuten greba, enpresak 56 langileren kaleratzea ekarriko lukeen Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu ondotik. Horietatik 46 baimendu zituen Nafarroako Gobernuak uztailaren 27an.

Joan den ortziralean langileen batzordea zuendaritzarekin bildu zen eta honek “arrazoizko proposamenak” adierazi zuten. Honela, 2011ko abenduaren 31 arte ez dela kaleratzerik izanen aipatu zuten eta heldu den urtean lanik ez bada, behin behineko espedienteak eginen direla. Gaur egungo egoeraren ondorioz, Plan Industrialik ez da izanen, baina Berako lantegiak eskarietan lehentasuna izanen du. Gainera, kaleratutako langileen baldintza ekonomikoak hobetzea ere lortu da eta berriz ere langile gehiago behar izatekotan, hauek izanen dute lehentasuna. Hain zuzen, kaleratu horietako bi irailean hasiko dira lanean, errelebo-kontratuak egiten segituko baita. Hasiera batean, lan egindako urteko 20 egun kobratzekotan ziren kaleratuak, 12 hilabete gehienez, baina azkenean urteko 30 bat egun kobratuko dituzte.

Saverako langileen batzordetik jakinarazi dutenez, “egin dugun borrokari eta izan dugun elkartasunari esker, kaleratuen kopurua 44ra jautsiko da azkenean. Ez da onena, baina Nafarroako Gobernuaren erabakiaren ondotik, ezin genezakeen gehiago lortu”. Bortzirietako Herriko Etxeetatik eskaini dieten laguntza ere eskertu zuten, Berako Josu Iratzoki alkateari eta Jon Abril zinegotziari aipamen berezia eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun