EAJk Bortzirietan izanen dituen zerrendak aurkeztu zituen larunbatean

ttipi-ttapa 2007ko mai. 2a, 18:21

EAJko Bortzirietako zerrenda buruek herritarren beharrei erantzuteko lan eginen dutela adierazi zuten

Heldu diren udal hauteskundeetan EAJ alderdiak Bortzirietan izanen dituen 4 zerrendak aurkeztu zituzten Josu Jon Imaz alderdiko presidentea eta Jose Angel Agirrebengoak alderdiko presidentea Nafarroan larunbata goizean Etxalarko Bentetan eskainitako prentsaurrekoan.

Bortzirietan, Etxalarren izan ezik bertze herri guzietan EAJko zerrenda bat izanen da heldu den hauteskundeetan. Arantzan, duela lau urte bezala Vicente Arozena izan dute buru. Gaur egungo alkateak aipatu zuen bezala, ordu arte eramandako politikarekin segitu nahi dute herritarren beharrei erantzunez. Pasa den legealdian egindako lan batzuk aipatu ondotik, hala nola ludoteka eta N-121-A berritzearen aldeko tramiteak, gazteek eskatzen duenari erantzun beharreko premia azpimarratu zuen. Gazteak aipatu zituen bezala, baserrietan bizi direnak ez zituen ahantzi eta errepideen eta mugikortasunaren garrantzia kontuan hartuko zituela jakinarazi zuen. Santi Altzuguren Berako Udalerako zerrendaren burua ez zen zehaztasunetan sartu baina herriaren alde lan egiteko prest zirela eta gogoa zutela adierazi zuen. Igantziko alkatea izateko EAJren hautagaia, IƱaki Goienetxe ere ez zen zehaztasunetan luzatu, bere ustez, N-121-A berritzeak aldaketa sakona eraginen ditu gure eskualdean eta erronka horri ahal bezain ongi ekiditeko prest zirela jakinarazi zuen. Bortzirietako zerrenda buruen artean hitz egin zuen azkena Juan Fermin Mitxelena izan zen, gaur egungo Lesakako alkatea. Segituko dituen norabideak ez zituen zehatz-mehatz aipatu baina bere iduriko heldu den legealdirako osatu duten taldea orekatua da, esperientzia eta gaztetasuna nahasi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun